Aingurak erreketan
Aingurak erreketan
2001, poesia
88 orrialde
84-95511-44-4
azala: Xabier Gantzarain
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2010, poesia
 

 

URTARO BERRIAREN ETORRERA

 

Gauza bakoitzak bere denbora din

 

Eguzkiak ihartu egiten ditin teilatuak

haizeak huntza ez beste antzaldatzen din

Urtaro berria hire etxeraino iristen dun

baso erreak igarota

Han ernaltzen ditin haziak

irakurri ezin ditunan mezuak uzten ditin

eta berriz hasten eta hazten

 

Txori izateko hegalak falta zaizkion

baina erraz iragaten ditin haranak

migratzen din edo hibernatzen

lurralde berriak zeharkatzen ditin baina

etxean dun hiltzen

Esku artean eztanda egiten duen leherkaria dun

zikloka biziarazten gaituena

Ilargiarekin agertzen dena

eta pertsiana bota ahala ezkutatzen

 

Gauza bakoitzak bere denbora din

ez ezan neguan orbelik bil