Aingurak erreketan
Aingurak erreketan
2001, poesia
88 orrialde
84-95511-44-4
azala: Xabier Gantzarain
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2010, poesia
 

 

EGUNAREN ERDITZEA

 

Ohe ertzean eserita

begiratu zuen ispilura

 

Ez zen forma beteak ikustera ausartu

distantzia txikiak ezagutu nahi zituen

ezpainetarako bideak zabaldu

 

Airea islatzen zuen ispiluak

haizeak margotzeko adina kolore

 

Hitz batzuk aipatu

eta leihoraino hurbildu zen

—ispilu garden hartara—

 

Ireki eta margotu ez zituen haiekin osatu zen

begiak galdu zitzaizkion mugagabe

 

Elurra lehen aldiz oin biluzien azpian