Aurkibidea
EZTI USAINA
Konpromezurako eskaintza eta bidaiarako proposamena
Formula fisikoa: distantzia eta denbora
Artxipelagoa: kontinentearen hondarrak
Mihiaren azpiko trikuak eta aitorpen probisionalak
PAGADI BAT LANBROPEAN
Gartzen-ek lurra iraultzen erakutsi zigunekoa
Iheserako beste arrazoi batzuk
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Poeta ideal zaharrez oroitzen da
HELMUGA GABEKO BIDEA
HAREA ITSASERTZEAN
Marthak inguruneari buruzko irakurketa egin digu
Emaidazu trantsiziorako aukera bat lur berrian
Aurkibidea
EZTI USAINA
Konpromezurako eskaintza eta bidaiarako proposamena
Formula fisikoa: distantzia eta denbora
Artxipelagoa: kontinentearen hondarrak
Mihiaren azpiko trikuak eta aitorpen probisionalak
PAGADI BAT LANBROPEAN
Gartzen-ek lurra iraultzen erakutsi zigunekoa
Iheserako beste arrazoi batzuk
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Poeta ideal zaharrez oroitzen da
HELMUGA GABEKO BIDEA
HAREA ITSASERTZEAN
Marthak inguruneari buruzko irakurketa egin digu
Emaidazu trantsiziorako aukera bat lur berrian
EGUNEROKO ILUSIOA
Hogeitaka urteko gatazkaren ondoren
auto kontroletan
zoriontasun gehiegikeriagatik atxilotuta
jujeek artxibo zaharretan errekisatzen dituzte
zure aitorpenak
mugaz bestaldekoen kontuak
eta porrot bat iragartzera datorren isiltasuna
Mezu zartatuak biltzen dituzu ezpainetan
eta etsipen apur bat
zure barrunbe urduriak kateatzera
Mina dabil airean
begietan sumatzen ez bazaizu ere
Etengabeko guduak nekatu egiten du bat
Samingarria da etxera itzuli eta
gutun zatiak aurkitzea
Nor da gai bere beso ahulen indarrarekin soilik
etxeko harroinei eusteko?
Desarmatuta zaude galera handienak ekiditeko
Orain larruzko jainkoak maite dituzu
rock izarrak
gerraren ondorioz erabilpenik gabe
geratu diren aireportuak
lurretik barreiatuta dauden mapak
eta begiak inguratzen dizkizun lurra
inongoak bagara oraindik ere
Orain arrainak eta zapatak
eskuz ehizatzeari utzi diozu
denbora da gurasoek etxera deitu ez dutela
Nork ez du bakarrik utziko duten beldurrik izan?
Nork ez du guztia galtzeko beldurrik izan?
Orain iraultza txikiekin amesten duzu
haizeak proletarioen etxeetako arropak baino
ez ditu astintzen hemen
eta berri txarrak datoz hegoaldetik
Berriz ekingo diozula
berreraikiko dituzula oinarriak
Argazkiak eta gutunak erreka ertzean
eta porrot bat iragartzera datorren isiltasuna
Hezetasuna besterik ez dabil zerupean
eta kartoizko armadura igarota
ireki zaizun zauria
etorkin bihotzetan
Munduarekiko zabaldu duzun hondarrezko babesa
Amaitzen ez den hogeitaka urteko gatazka
oraindik bihar