Hemen gauak lau ertz ditu
Hemen gauak lau ertz ditu
1996, poesia
66 orrialde
84-86766-68-0
azala: Conrad Felixmüller
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
 

 

Imajina ezazu

Argia itzali dutela eta hondartza galdu batean zaudela

Arratsaren ertzean baga kalakariekin jolasten

Leiho-burdinarik gabeko gau librean

Ilargia itzal baten gainera datorrela

Imajina ezazu imajina

Adokin bustietan zure gorputzaren bila noala jolasti

Eskuak poltsikoetan sartuta

Eta gauean ene musu isilenak zure sabelean gorderik

Egilerik ezagutzen ez dugun abestia tartekatzen zaigula

Imajina ezazu imajina

Egunabarrean gure begiradek elkar aurkitzen dutela

Edo txolarreen aberrian erbesteraturik zaudela

Edo leihotik ikusten duzun zeru karratua arbel bilakatu dela

Eta hegazkinek marra ulergaitzak idazten dituztela

Imajina ezazu baina sarraila hotsa

Kartzelariak beste egun bat

Giltzatu duela adierazten dator