Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Kalean behera nindoan behin

egutegiko erahilketa guztiak buruan abesten

eta neurekin topatu nintzen

autobidearen egunsenti odoltsuan barreiaturik

zeuden anitz ijitoekin batera

guztiak hil arte odolustutzen

bidesarian txartelaren zain zegoen

jende multzoaren aurrean

begi hertsi guztiak ez daude lo

irekirik dauden guztiak ez dute ikusten

hain zuzen ere neuri suertatu zait ene sama

eta ez naiz neure leinukoekin erkatuz berezia ezberdina

ene burua haizeetara dantzatzen da

lorearen antzera

beldurra dastatzen du

egunsenti gorriaren azpian

banan-bana

ijito guztiak odolustutzen

zerua beltzez estaltzen denean

ijito haien arima bat edo bi

zoratu beharrean

ene ariman sartu izan balira bezala

txartelaren zain dagoen

jende multzoaren joan-etorriaren aurrean

eta oraindik han daude

eguzki horiaren azpian

nere bila eta orain berandu da

urte batzuren buruan geure aurpegia

geure izatearen autobiografia

bilakatzen da

aurpegirik gabeko soin