Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Ateondoan zutik euren elkarrizketarekin gozatuz

begira daukate giza zizarea kolpez zipriztindurik

aizkoren oskorriei aurreratzen zaie

besoek ez dute dardararik uzta ez da inoiz amaituko.

harakin gaztea arropa beltzak erazten hiltzeko

orduan amantal zuria zikin dadin

izaki berriak esaldi berriak gorputzgabeak apurgaitzak

enborrek ez diate hitzik egiten ez dituk koloreak berbatzen

harria ez duk mintzo bakeaz

gudan hil zirenei ez gehiago liskar zaharrik

ez bake ahiturik bular biluziko errementari mazkilduak

ingude sugartsuetan

bakoitzak bere mailua dauka.

guztiak lanpetuak daude suak beroa igortzen du

hodeiak ukiezinak dira

ez dute presarik.

bakoitzak tokatzen zaionean kolpatzen du