Aurkibidea
Irakurtzaileari
Jose Luis Otamendi
TALOMIDA KUMEAK
Jada ez naiz futbolean jostatzen
Iraultza hasi besterik ez da egin
Behin eta berriro zakur haginak
Aitonaren irrifarrea jaio zenean
ATZERAELIKADURA:
MARTIN & GERTRUDIS
Naizena eta ez naizena naiz ni
Hodeiak eguzki artean ezkutatu
Aurkibidea
Irakurtzaileari
Jose Luis Otamendi
TALOMIDA KUMEAK
Jada ez naiz futbolean jostatzen
Iraultza hasi besterik ez da egin
Behin eta berriro zakur haginak
Aitonaren irrifarrea jaio zenean
ATZERAELIKADURA:
MARTIN & GERTRUDIS
Naizena eta ez naizena naiz ni
Hodeiak eguzki artean ezkutatu
Eta amodioa herrira etorriko balitz...
bizitza ikusiko luke dolby-stereoan tabernetan igeri
zer amodioa herrira etorriko balitz?
desamodio herdoilduen herrian
kristalezko bihotza nagusitzean
itxaropen herrenak balantzatzen dira
txantxarrezko barreetan hausten
beirak eta kristalak bihotzean
tximeleta besamotz baten itzala isurtzen da
betaurrekoen ispilu hotzean begi ninian
isaladatzen lotsaren izenik gabeko gazteluen ateak
zabaltzen dira
bildotsak biloetan nahasten
hatz lodietan sostengatzen da desioa
eta erortzen dira azalera
hondoan gorderiko kate pentsamenduak
ilargiak iluntzen
zeruak oskarbitzen
ekiak itotzen itsasoetan
iruzurrak gauzatzen egiak gezur aitortuz
mundua dantzan esnatzen da gezurrak egiaztatzen
bart eginiko promesak kale garbitzailearen
erratzean biraka
armiarma jostarratzean pasira
maitasuna dator herrira
desiraren alfonbra gorrian galtzera
balea itsasoan bezala
han egonen dira
arrantzaleak sareekin garbitzaileak erratzekin
han egonen dira
maitasunaren mugak marrazten amodioaren gerizpean
oztopo bi mugak ezartzeko...
maitasuna izanen da hanka azpitako zikinkeria
oztopo bat mugak ezartzeko...