Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Naizena eta ez naizena naiz ni

zutik iraun nahian oraindik

ezin bait dezakezu jakin

zer edo nor izan zaitezkeen

enbor berean bildurik

negua udaberri bihurtzen ikusi duen

hosto ororen adarra nauzue ni

bat eta oro

ezer ez

haize bolada bat eta jada

sustraiak ere galtzen ditut

balantzatzen naiz gehien bultzatzen duen

indarraren menera

ez naiz inor

ikusi eta pentsatzen dudanaren artean

borrokan zergatiak eskaini nahirik

zure denbora abenduaz mintzo da

ezen ni aurrekoek bezala

ondorengoek ni eramanen naute

bi munduren artean

hila bata

jaiotzeko gai eza bestea

izanen dira ni

haiek izan nintzen gisa

ez bait naiz ezer guztia bainintzen

ez hasierarik ez amaierarik

gure aurrean infinitua besterik