Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Nik hegan egin dezaket.

nik.

ni giza dorreen gainetik beso buru zorri hanka gainetik

hegan egin dezaket nik

itsu emakoi atsogizon lepradun diruzale

sama gainean burua zapaldua oinen gainean urdaila

emagaldu lizun lapur ardi

hegan egin dezakeen

mihi gabeko mendeku egarria naiz ni

zuen kateak gogorrak bait dira

senide maiteak galduak anaiak

sinesten bait dut zuengan

zuen heriotzari begira

han egon naiz

lurra alde batetik bestera zabaltzen

nik hegan egin bait dezaket

ez zarete salbatuko

zuen kateak gogorrak bait dira

ez engaina zeuon buruak

ez agurrik

hegan egin dezaket.

nik.

lurrera egin dezaket