Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Su batek kiskaltzen nau

izeki dizkit oroimenaren goroldio zimurtuak

egosi erre zizpildu

mihia sutu begiak hodei bafore bilakatu

ene gantzak isuri diren arte

arima eduki behar nuen tokitik

txingartu arte ene iragana konkistatu du

iraultzan iraulika bisitatzen nau

gupidagabe zigortzen behin eta berriro

min gehien ematen didan tokian

ene gogoetekin bakardadean uzten nau

etorkizuna julistu zait beso zabalik

orainaldia beha dut

barrunbeak ketan ditudala

gaua iluntzen da ene kontsolamendurako

 

su bat dago nigan

edonoren bihotzera dei arazten dit

edonoren begietan gauzatzen da sarraila

ez du aldegiten ez

erraiak errainuetan jaten dizkit

ene orainaldia konkistatuz noa

barrunberik gabeko orainaldia

gaurik gabeko egunak

 

su batek errausten nau zergatik ez dakidala

hitzak ez dira hitz

irudiak ez dira irudi

marrazki bizidunak hasperenetan galduak

 

su batek errausten nau

luma hartzen dudan bakoitzean

zergatik ez dakidala

guztiak erretzen zaituztedala

gaua iluntzen da ene kontsolamendurako