Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Aitonaren irrifarrea jaio zenean

txosten bat bete zuten zenbakiez

eskularru desinfektatuez

sehaska negartia zen

laztan guztiak jasotzen zituen

 

aitaren abizena hazi zenean

suhiltzaileen kamioi gorria gura zuen

sirenotsak eta nehoiz amaituko ez ziren kolore anitzeko suak

amak bazkari hondarrak zabor poltsara atera

eta platerak garbitzen jarraitzen zuen

n.a.n. zenbakia besterik ez

 

aste santuak aitona eraman zuenean

gabonetako gutun berria idatzi zenuen

ezer berririk ez zerupean

saguzaharrek ez dute kristal esferarik irakurtzen ikasi

langabezi zerrendako zenbakia

zenbaki guztien itauna

beautiful used people

 

eta bere amaren semea hil zenean

harrizko gurutze gaineko izkribuak

marmol zuri merkearen gainean izen bat jaso zuen

kukuak ez daki habia egiten ala bai?

denborak desager arazi dezakeenik ez da