Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Aita

zergatik daukazu labana bere lepazpian?

 

      zerua urratuz ur olatuetan negar malkoetan

      sudurreko odoljarioaren gisa egunsentiak

      isiltasun totalean akonpasaturik ikusten

      hau bakardadeak lagun anaiak arrebak zuzi

      ustelduen txinpartapean ez din euririk bustitzen

      ene maite ene maite arrazoi bat

      gaua berriro ez ukatzeko ez

      dadin iluntasunean itsumustuan uretan

      itotako arrainaren betzuloetan galdu

 

aita

zergatik jarri zenion labana lepazpian?

telebistan dohainik iragartzen da gauerdirako