PANTA REI
Sao as formas sem forma
Que passam sem que a dor
As possa conhecer
Ou as sonhar o amor
Sao como se a tristeza
Fosse árvore e, uma a uma
Caíssem suas folhas
Entre o vestigio e a bruma
( Fernando Pessoa )
Ura bezalakoa naiz,
libre, labankor, orakaitza,
inon edeten ez naizena,
inork hartzen ez nauena
eta erreten pare bat igarota,
malkorik malko
itsasora heltzen naizena.
Ura bezalakoa naiz,
nigar eta laino,
euri eta lanbro,
itsas zabaleko tanta bat,
edo Ibañetako elur bustia bezalakoa,
libre, bakarti eta harrapakaitza,
eta horratik desertu izan nahiko nukeena,
oasiaren bila abiatuta
nigan berdin zenezakeen zeure egarria.
Hamburg-en,
1993.eko urtarrilaren 8an ostiralarekin amaitua.