Mila urte igaro eta, ura bere bidean
Mila urte igaro eta, ura bere bidean
1993, poesia
68 orrialde
84-86766-44-3
azala: James McMullan
Andolin Eguzkitza
1953, Santurtzi
2004, Bilbo
 
2004, poesia
 

 

ERRAN BAINIZUN BATETAN

 

M.M.-i

 

Behin baten erran nizun

enekin etortzeko,

bidea zegoela libre

eguraldia berriz bero,

mendian lainoa hurbil

eta plazan giroa ero.

 

Eta ezetz erran baitzenidan

nigarrez

desegin nintzen zoro.

 

Behin baten erran nizun

enekin etortzeko,

itsasoa zegoela bare

ezkien pean berriz bero,

kaleetan zehar goibel

eta ene desiretan ero.

 

Eta ezetz erran baitzenidan

minez

lehertu nintzen zoro.

 

Erran bainizun batetan

enekin etortzeko,

itsaso lehorrean zurkaiztutako

bapore antzo

nago,

amodiotan egarriz,

zure gorputzaren gosez,

elkarren zoriontasunaren gurariz:

hasikinetan berriro

heriotzearen hodeiertzean bakarrik

amaitzen den

bidezidorraren erdian.