DESIRA
V. de la Vega gogoratuz
Espainiako eremuetan egon eta gero,
ordoki horietatik beherantz
atzera nator abiadan,
lautada latz horietako gorputz sendoek
bipil eta beltzaran
bular, hankak eta erraiak
jarri ondoren sugoritan.
Gaztelarantzako bidean
ezin jakin zer espero,
gainera heldu eta
elurra guztiz bero.
Orain, hotzik nator beherantz
tren honen barruan,
besterik ezean izanagatik ere
luma hartu dudala eskuartean:
ilunabarra heldu orduko
itzartzen ohi baitira ibaietako arrainak,
eta zeruetako ostarteek ez ohi dutelako
sasi bat baizik desira,
sasi bat gordina,
mardul eta karana,
azala igurtzi eta
irritsa ugazaba;
ugazaba hagitz eder,
on eta ankerra,
nitaz jabe dadin,
nik emanen guztia.
Gorputz bat eztia
eduki gura baitut ziratsa
munduaz ahantzi eta
ederraz mozkortu ja.