Aurkibidea
Askatasuna nahi zuen herrikoak ginen
Biharra lasai dabil itsas zabalean
Bitoriano gandiaga arantzazuko zerua
Bitoriano gandiaga arantzazuko etxearen
Bizitzaren gaxura edaten genuen
Denbora asko behar da ulertzeko
Elurra egin zuen goiz haren bezperan
Eskua hartu didan erantzun zilarrez
Ez dago estatistika baliodunik
Gailurrak pasagaitzak direnetan
Hotzegia da hiriburuko kaiertzea
Larrazkeneko haize hegoen hats epelen
Memento homo quia pulvis es et in pulverem revertis non omnis moriar credo
Noiztenka bizitzeak energia oro
Nola idatziko dugu geroaren argia
Odol-belharren sahets lehorretan
Ordu honetarik aintzina automata moduan
Sartaldetik datozen hedoien artetik
Urradura aintzineko karkara ederren
Urrutizkin grisaren urruneko mugetan
Urmael geldoetan urtzen da hitza
Utziko ditugu bihotzetan preso
Aurkibidea
Askatasuna nahi zuen herrikoak ginen
Biharra lasai dabil itsas zabalean
Bitoriano gandiaga arantzazuko zerua
Bitoriano gandiaga arantzazuko etxearen
Bizitzaren gaxura edaten genuen
Denbora asko behar da ulertzeko
Elurra egin zuen goiz haren bezperan
Eskua hartu didan erantzun zilarrez
Ez dago estatistika baliodunik
Gailurrak pasagaitzak direnetan
Hotzegia da hiriburuko kaiertzea
Larrazkeneko haize hegoen hats epelen
Memento homo quia pulvis es et in pulverem revertis non omnis moriar credo
Noiztenka bizitzeak energia oro
Nola idatziko dugu geroaren argia
Odol-belharren sahets lehorretan
Ordu honetarik aintzina automata moduan
Sartaldetik datozen hedoien artetik
Urradura aintzineko karkara ederren
Urrutizkin grisaren urruneko mugetan
Urmael geldoetan urtzen da hitza
Utziko ditugu bihotzetan preso
chove, é o deserto, o lume apagado
que fazer destos maos, cumplices
do sol
E. DE ANDRADE
Oraindik nabil Du Bellay plazan igandez
nik ez dakit noren edo zeren bila, baina
nabil, barkamen gaberik kuskatzen nauten
jende presatuen tartean; iturriko uretan
nostalgiaren hotzetik horditu nahi nuke
kaskoa gaueko amets gaiztoaz garbitzeko
egunaren hats epela lehortu baino lehen
so far away from me abestiaren ankerraz
betetzen ditut izotz hitsen gordalekuak
munduaren azkenak ez dezan inoiz sinets
zoriona hain erreza zenik, hain arraroak
amodio bahituen hatzak karrika irekitan
aurkitzea, malkoaren sahetsean nekaturik
heriotzaren hurbileraz isilik intzirika
ba dator gero ausentzia hegalak zabalik
haragi ustelduaren harrotzera, ekainaren
erruz, loak hartu haurrak esnatzen diren
orduan, denak urtzen gara uharren luzean
metalaren zarata zorrotzak memori hilak
desintegratzeko zorian dauzka, biharkoaz
altzeiruaren desirak zaplastatzeko, alta
xurxuri bihotzak zerbitzatzen dizkigute
restaurante ilunetan, arimak kontrolatuz
sikologoz inguraturik, debeka dezakegute
etxe ondoko ibaiaz pentsatzea; dena dela
aberastasun ekonomiko sortzale ibiltzen
gaituzte eta hamar puntu galtzen ditugu
zerua laudatzen duten ainarak itxuratuz
humiliazio zerrenda baizik ez zaigunean
gelditzen begirada gogorrenen ahanzteko
negar gutizia dugu trenak burdinbidetan
abiatzen ikusten ditugularik, azantzaren
amatasun egarrian, esperantzaren bahetan
iragaiten den odol bustiz mamua asetzen
ahal dugunez bazterreko lorei eskatzean
ba ote dakite zergatik ez den arrosarik
lilitzen amnesiaren lur beltzetan gorri
zergatik ez duen eguzkiak erresinolaren
lumetan atsedenik pausatzen asteazkenez
zergatik ezpainetaratzen dugun haserrea
ez den poesia ederra bihurtzen ondikotz
zergatik gabiltzan hutsaren erresumetan
ahalgearen zubipean izarrak kulunkatzen
direnean, nere eskuak eskuz mukurru asma
ditzaket ordea sohakoak ihesi dabiltza
arratsetan arranoen goseak ase beharrean
eta ez zaitzaket atzeman oroitzapenaren
mugetan dilindan zabiltzalarik, pinpirin
koloretsuen moduan, txori urruna jadanik
eta Du Bellay plazan ausartzen banintza
hauts arina bilakatzeko gogoa handituko
litzaidake, goizetako argitasun ahuletan
haizeak nezan eraman otoitza otoitz den
eremuaren biluziraino, urrikal zakizkigu
belarrak usantsu zoratzen diren zelaiak
kukuaren kantuaz lorios entzun ditzadan