Bestaldean
Bestaldean
1991, poesia
134 orrialde
84-86766-32-X
azala: George Segal
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2024, poesia
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1986, poesia
1984, nobela
Bestaldean
1991, poesia
134 orrialde
84-86766-32-X
aurkibidea

Aurkibidea

Eskaintzak

Aipuak

Aberria nahi dugu

Alabaina

Alpha eta omega euripean

Ankerra bahitu zutenean

Askatasuna nahi zuen herrikoak ginen

Bakarrik nabil

Ba ote dira oraindik

Bele beltza

Berdin Jaures 142

Berlingo horma eroriaren

Bidali dizkinadan gutunak oro

Biharra lasai dabil itsas zabalean

Bitoriano gandiaga arantzazuko zerua

Bitoriano gandiaga arantzazuko etxearen

Bizitzaren gaxura edaten genuen

Denbora asko behar da ulertzeko

Doan bidexka zeharra

Eguzkiari begira

Ehortz mezetako kantak

Elurra egin zuen goiz haren bezperan

Eskua hartu didan erantzun zilarrez

Eta nehor ez daukazu

Ez dago estatistika baliodunik

Frantsesa ilustratzeagatik

Gailurrak pasagaitzak direnetan

Gaueko bidaiariak arpegiak

Gauez amets eroz

Hamar minutu dauzkenat

Haugi txiki

Heldu beharko genuke

Hotzegia da hiriburuko kaiertzea

Imagina ditzakeen sirenak

Iruñean

Kanpoko hotzean

Kasko zokoa zerusabaia zen

Larrazkeneko haize hegoen hats epelen

Memento homo quia pulvis es et in pulverem revertis non omnis moriar credo

Memoriaren minak

Mendi lerroak ortzaizean

Munduko madarikatuen

Munduko malerusena senditzen

Neguaren hegaletan

Noan airatzen

Noiztenka bizitzeak energia oro

Nola idatziko dugu geroaren argia

Odol-belharren sahets lehorretan

O ibai ertzeko xurxuri kuttun

Oraindik nabil Du Bellay plazan

Ordu honetarik aintzina automata moduan

Santxo Azkarra lo dago

Sartaldetik datozen hedoien artetik

Songs for Susana

Ttikitarik manatua izateko

Txori xumeak

Urradura aintzineko karkara ederren

Urrakoaren haraindian

Urrutizkin grisaren urruneko mugetan

Urmael geldoetan urtzen da hitza

Utziko ditugu bihotzetan preso

Xarmangarriak dira telefonoak

Zaldibiarantz seaska kanta

Zatoz maitea exil honen bihotz mineraino

Zeru grisean miruak dantzan

Zilegia dea amodioari

Zure oinazeek ez dute

Zzaj zzaj zzaj gau honetan

Erosi: 10,93
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Eskaintzak

Aipuak

Aberria nahi dugu

Alabaina

Alpha eta omega euripean

Ankerra bahitu zutenean

Askatasuna nahi zuen herrikoak ginen

Bakarrik nabil

Ba ote dira oraindik

Bele beltza

Berdin Jaures 142

Berlingo horma eroriaren

Bidali dizkinadan gutunak oro

Biharra lasai dabil itsas zabalean

Bitoriano gandiaga arantzazuko zerua

Bitoriano gandiaga arantzazuko etxearen

Bizitzaren gaxura edaten genuen

Denbora asko behar da ulertzeko

Doan bidexka zeharra

Eguzkiari begira

Ehortz mezetako kantak

Elurra egin zuen goiz haren bezperan

Eskua hartu didan erantzun zilarrez

Eta nehor ez daukazu

Ez dago estatistika baliodunik

Frantsesa ilustratzeagatik

Gailurrak pasagaitzak direnetan

Gaueko bidaiariak arpegiak

Gauez amets eroz

Hamar minutu dauzkenat

Haugi txiki

Heldu beharko genuke

Hotzegia da hiriburuko kaiertzea

Imagina ditzakeen sirenak

Iruñean

Kanpoko hotzean

Kasko zokoa zerusabaia zen

Larrazkeneko haize hegoen hats epelen

Memento homo quia pulvis es et in pulverem revertis non omnis moriar credo

Memoriaren minak

Mendi lerroak ortzaizean

Munduko madarikatuen

Munduko malerusena senditzen

Neguaren hegaletan

Noan airatzen

Noiztenka bizitzeak energia oro

Nola idatziko dugu geroaren argia

Odol-belharren sahets lehorretan

O ibai ertzeko xurxuri kuttun

Oraindik nabil Du Bellay plazan

Ordu honetarik aintzina automata moduan

Santxo Azkarra lo dago

Sartaldetik datozen hedoien artetik

Songs for Susana

Ttikitarik manatua izateko

Txori xumeak

Urradura aintzineko karkara ederren

Urrakoaren haraindian

Urrutizkin grisaren urruneko mugetan

Urmael geldoetan urtzen da hitza

Utziko ditugu bihotzetan preso

Xarmangarriak dira telefonoak

Zaldibiarantz seaska kanta

Zatoz maitea exil honen bihotz mineraino

Zeru grisean miruak dantzan

Zilegia dea amodioari

Zure oinazeek ez dute

Zzaj zzaj zzaj gau honetan

 

AINTZIN SOLASA

begirada bakoitzak bluesaren kolorea zinan

blues zaharrak murmuratzeko gutiziak

zaplastatu gintuen segunduan

eder aurkitu hintudan edo gogoratu nindunan

erran beharreko hitzen erdiak ez nituela

ahozkatu -my home town...

Leihak uko egiten dio leialtasunari. Hutsalkeria eta dena hutsalkeria, Eklesiastesak ziona. Sarri hitz-aspertuak ere uko egiten dio ezer esan beharrari, literaturtasuna aitzaki hartuta.

izkriba zkin poesiak

neguko egun hotzetan

suntsialdeko hesiak

suak erre bihotzetan

Eguneroko albistegiak entzun eta egunkariak irakurtzearekin haietan gure arrastorik topatzea ezinezkoa izan zait beti, hasi ere gezur handi batekin hasten bait dira, sinestarazi nahirik horren gertaera ezberdinak urte ezezean egun berekoak direla, historiak bateratzen dituela, alegia, bazter guztietakoak, eta burura etortzen zaizkit Archuk Euskal Herriari eskaini zizkion hitzak:

«Igortzen dautzut, herri maitia,

gezurtto batzu, hau da egia».

nahiz eta gertaeren egiatasuna izan, bestelakoa beraz, gure gezurra.

oraindik nabil Du Bellay plazan igandez

nik ez dakit noren edo zeren bila, baina

nabil, barkamen gaberik kuskatzen nauten

jende presatuen tartean; iturriko uretan

nostalgiaren hotzetik horditu nahi nuke

kaskoa gaueko amets gaiztoaz garbitzeko

egunaren hats epela lehortu baino lehen

so far away from me abestiaren ankerraz

betetzen ditut izotz hitsen gordalekuak

munduaren azkenak ez dezan inoiz sinets

zoriona hain erreza zenik, hain arraroak

amodio bahituen hatzak karrika irekitan

aurkitzea, malkoaren sahetsean nekaturik

heriotzaren hurbileraz isilik intzirika

Aldiz, «oraindik nabil Du Bellay plazan igandez» irakurtzean, alfa eta omegarik denentz arakatzeko hitzak eta isilgordeak miatzen, badakit badela beste nonbait gure arrastoaz lerroak osatuz, urmahel bazter lainotsuetan idazten ari den bat, aberritzat, barbariaren barrutietatik kanpo, garaietan abestia daukana, gertakizuna bera baino urrutirago hedatzen dena, aidetan uhinik baratzen utzi gabe. Orduan lanbroaren gisako, guztionak diren hitzen artean topatzen dut solas-ondo hau idazteko arrazoirik, zeren, aitor dezadan, Itxaroren poemak irakurtzean ez dut sekula aintzin-solasik egiteko premiarik sentitu, baizik eta berriro nere hitzak berak emandako adierarekin berrirakurtzekoa, bere hitzak nereetara biltzekoa eta, askotan, baita berriz idatzi beharra eza ere erraietan, esan nitzakeenak, plau-plaua eta behar den mantsotasunaz aurkitu izanagatik.

SONGS FOR SUSANA

X

barbariak larrutu ipuilarretan sarri

lanbroaren hitzak ahoratuz

ekaitz haziak

ereiten ditinagu

eta mamuek horzkatu neskato ttikien

matel zaurituak sendatzeko

aintzira bila

abiatuko gaitun.

tunel hertsietan gordeka gabiltzanok

jakingo dinagu

azkenean

itzalak irakurriz

zeinen den gozoa

lainoaren epela.

Iritsi zaigu sustraiak hodeiekin lotzen dituen liburu hau. Etsipenak, milaka urtetan gure garun eta bihotzak zeharkatu dituen haize hotzak, berokia baino eman ez badigu ere, hemen, iraupenak behar duen egonarria aurkitu du ama fosildu, mineralizatu egoten, haize-erauntsiak Pariseko exilioan astindu duenean. Herriaz gabetuak erroak behar ditu, eta Itxarok aurkitu du harpe mineraletan ontzen den garai bat, hauts jaio eta hauts bihurtzeak ernegatzen duen barbaria abaila-kolpez suntsitu alde. «Bestaldean»en errepikatzen den hitz bakoitza bizitza eta oroitzapenaren ezpal da: minari aurre egiteko kojuru; eta zumitzezkoak ditu poemetako esaldiak denak, zaildu eta malguak, exilioaren ipar-haizeak lurpera ez duen irrikizioa bezala; eta hitzek daukate, zumerika bailiran, ur-bazterretako lurra, urak eramatea utzi gabe.

Uholdeak pasa ditun

heriotz gutiziak oro kulunkatuz

eta nehor ez daukazu

kaiertze populutsu honetan zain

asmatzen zenukeen

norbaiten irrian

berotuko zela zure ezpainen

hormadi minberatsua

eta nehor ez daukazu

bidaia nekagarria agertu zaizula

aitortzeko.

aitortzen du Itxarok liburuaren amaieran, eta silabaz-silaba egindako kapazoan bildu ditu zorion ahaleginak. Ondoan ez duen aberria, ahazteko urrutitxo dauzkan ainara eta amodioak egunerokoari ebatsiz egiten du bere garaia. Epikoak dira, iragana oraina eta etorkizuna elkarlotzen duten poema luze horiek, mina alferrikakoa ez dela sinistuz bizitza eta heriotzarekin poema liburua artezten duten «alpha eta omega euripean», «Memento homo qui pulvis es et in pulverem revertis non omnis moriar credo», «Songs for Susana».

ZALDIBIARANTZ

SEASKA KANTA

munduaren norantza

beldurrak derama

heriotzaren dantza

laster gure zama

haizea da etortzen

zaldibi aldetik

hitza ere erortzen

euri sartaldetik

Tartean, atzetik, aurretik, -zopako guztiak jan ezin- poema labur andanan airatzen ditu hasgorapenak, Euskal Herrian aspaldian egin diren lokanta ederrenak, oroitzapenak bildu eta sustatzeko lerroz-lerro zabaltzen diren paisaiak, ibai luzeenak bezala hiri guztiak zeharkatzen dituzten injustizia eta ankertasunaren burrunbak. Hauetan itxaropenaren aiherraren oihala urratzen du, nahiz eta minez igerri etorkizunari data jakin bat izendatu ondoren ere malkoak ixuri beharko direla lur zimeletan, ez bada behintzat agertzen nonbait bi ibaiek gurutzatzen duten hiri bat edo mixeria karreatuko duen trenbiderik ez daukan herriren bat.

Tere Irastortza