Aurkibidea
Askatasuna nahi zuen herrikoak ginen
Biharra lasai dabil itsas zabalean
Bitoriano gandiaga arantzazuko zerua
Bitoriano gandiaga arantzazuko etxearen
Bizitzaren gaxura edaten genuen
Denbora asko behar da ulertzeko
Elurra egin zuen goiz haren bezperan
Eskua hartu didan erantzun zilarrez
Ez dago estatistika baliodunik
Gailurrak pasagaitzak direnetan
Hotzegia da hiriburuko kaiertzea
Larrazkeneko haize hegoen hats epelen
Noiztenka bizitzeak energia oro
Nola idatziko dugu geroaren argia
Odol-belharren sahets lehorretan
Oraindik nabil Du Bellay plazan
Ordu honetarik aintzina automata moduan
Sartaldetik datozen hedoien artetik
Urradura aintzineko karkara ederren
Urrutizkin grisaren urruneko mugetan
Urmael geldoetan urtzen da hitza
Utziko ditugu bihotzetan preso
Aurkibidea
Askatasuna nahi zuen herrikoak ginen
Biharra lasai dabil itsas zabalean
Bitoriano gandiaga arantzazuko zerua
Bitoriano gandiaga arantzazuko etxearen
Bizitzaren gaxura edaten genuen
Denbora asko behar da ulertzeko
Elurra egin zuen goiz haren bezperan
Eskua hartu didan erantzun zilarrez
Ez dago estatistika baliodunik
Gailurrak pasagaitzak direnetan
Hotzegia da hiriburuko kaiertzea
Larrazkeneko haize hegoen hats epelen
Noiztenka bizitzeak energia oro
Nola idatziko dugu geroaren argia
Odol-belharren sahets lehorretan
Oraindik nabil Du Bellay plazan
Ordu honetarik aintzina automata moduan
Sartaldetik datozen hedoien artetik
Urradura aintzineko karkara ederren
Urrutizkin grisaren urruneko mugetan
Urmael geldoetan urtzen da hitza
Utziko ditugu bihotzetan preso
MEMENTO HOMO QUIA PULVIS ES ET IN PULVEREM REVERTIS NON OMNIS MORIAR CREDO
AIGUEZE 1990.
I
Iraila jadanik goizeko zortziak aldera
eguzki zurailak lantokia epeltzen du
pentsatzen nagoela
zelai kantarietan barna
ibiliko garela bihar
iraila jadanik goizeko zortziak aldera
heriotz susmoaren hotza asmatzen
saiatzen naizenean
bakearen hezean igeri noa
segidan
gosea dut desiratzen
odolez blai.
II
ahosabaietan azkenik hormatze krudelen
kalzioa lotzen da
hauste biharamon oroimenak
auzo ohia ehortzi genuen euripean
ahosabaietan azkenik hormatze krudelen
kalzioa lokazten.
III
galdu gaituzte aterberik gabeko oihanetan
argi izpirik ez genekusanean
zeru ilunetarik zetorren
sua haritzak kiskailtzera.
galdu gaituzte bihotzaren zoko hitsenetan
odolaren abiaduraz leherturik
karrika ezkinetan kukubilkatzen
ginen taupadak zenbatzeko.
galdu gaituzte eguneroko presaren dorpeaz.
IV
uste genuen adiskidantzak balioko zuela
atzo-bihar-etzi-damu orotako
baina higatu zen aintzira motelen
leihorretan tematzen
eta arratsari begiratzen genion
esperantzaren zain.
V
kureleak pasatuko dira zeruan
neguaren seinale
eta subazterretan
kokatuko gara gaztainak janez.
kurelak pasatuko dira zeruan
urdinaren leizean
eta ahizparen irria ahantziko
dugu txorien hegadak behatzaz
erakusteko.
VI
ikusiren duzu eguna argitzen
artadi lainoa oro uhargitzen
maite zaitut
ikusiren duzu gauaren hondoan
artizarra legun ilargi ondoan
maite zaitut
ikusiren duzu ainaren hegalez
negua hurbiltzen euri gesalez
maite zaitut
ikusiren duzu eskua zabaltzen
amodio minez haragian galtzen
maite zaitut
ikusiren duzu indarrik badago
ortzaiz urratua gero zabalago
maite zaitut
maite zaitut.
VII
zainek abandonatzen zaituztenean ondikoz
ez duzu gehiago beleen dantza lasaia
itxuratzen ahal
gaizki
barur egunak zerrendan
diokezu baldin eta aurten haize hegoaren
eztia faltatzen bazait
hilgo naiz segur
gaizki
barur egunak zerrendan
soilik bakardadearen urratsak errautsean
VIII
maita edo maitatuak garela sinets dezakegu
hatz berdintsuak erregebideetan
asekaitz
maita edo maitatuak garela sinets dezakegu
-deituko zaitut...
-idatz iezadazu otoi!
jasankaitz
maita edo maitatuak garela sinets dezakegu
baina barbariaren aurka borrokatzeko
goiz nabarrean
bakar bakarrik gaude
harriaren pare.
IX
otelore horien garaiaz gogoratzen naiz.
txirritak iratzeetan kantari.
aiheneko intzaurtzeen maldan iragaiten
genituen igandeak
herenegunak aipatzen.
X
izar ihintzak zein desiragarri
eskaintzen digun baratzeko
belarra
izar ihintzaren laztan bustiaz
ahurreratzen zaigu emeki
amodioaren lilia
izar ihintzak zimurturen ditia
mihiseak larruak sabelak
eta ezpainak
noiz ote du izarraren ihintzak
erreko maiteminaren
ankerra?
XI
lisboatik karta bat ardietsi dut atzo
goizean eta saudade
guadelupeko eguzki sartzeen argazkia
bezperan baina
herriko ehortz mezak oro hutsegiten
ditut honaratuz geroztik
-oi amodioaren urrakoa!
XII
hurbiltzen ari dun askatasun nasaien orena
edo herio errautsen haizea
nola jakin?
Asia kutsua din auzo honek eta hire gutunaz
amets egin ninan barda
nola jakin?
bazkalduko gaitun elkarrekin
ibaiak kurutzatzen diren hirian
mortuetan zizelkatu ukamenak
ahoratuz
kristalaren zorrotza duten solasen erdian.
XIII
ainarak berriro bildu dira hegoruntz partitzeko
berriro bildu dira alabak eta amak
iparruntz abiatzeko orduan.
o ainara nerea...
sarri bilduko da berriro iparrarekin hegoa
oinazearen minean bihar kartsuagoen eraikitzeko.
XIV
oraina baizik ez izatera heldu beharko genuke
atzokoak nostalgia hazten duelako eta
etorria dudan dagolako munduaren inguruan.
oraina baizik orainaren biluzia estimatzeko
edo trenek hautatu duten geltokia
onhartzen ikasteko
maitatzeko dakigularik alta orainean ez
zaigula amodiorik bermatuko.
XV
bihotza higatzen digu tristuraren zamak
urteak antzo gastatzen ditugu
etor litekeen berotasun
ikaratiaren zain.
nekez iratzartzen garen goiz bakoitzean
badakigu gero urrunago doala
ortzaiz garaituetako
mendi sardeskatuen lerroa.
ederra da bakardadea ederra da iraupena
tristuraren hedoiak lehertzen
ez diren artean
uharrik gabe ihardokitzen dugula
lur azalaren moduan
ur eskasez
arroilaz labantzen zaigu larrua
ur eskasez.
XVI
herrialde desolatuak zeharkatu genituen
izpirituaren erresumetan
desbideratu ginenean.
etxe hutsen loiroetan zaharrak mintzo
ziren iraganeko kolore loriosoez
esperantzak hautsi elasturiak
bisitari traketsen
begietan mailukatuz.
katu basak pikondoetan gerizatzen.
erreka ertzera jautsi ginen
negarren isuria astintzeko asmoz
eta atsedena aurkitu genuen legarretan
ezpataz grabaturik.
salbatuak ginena?
XVII
diot hitzaren oihartzuna desira dela
gaua kanalaren hegietan paseiatzen
pasatzen denean
hitzaren oihartzuna uraren azalean
oxigeno bihurtzen delakoan.
elearen oihartzuna desbestitzen dugu
bruma herresen xarmaz
gorputzak hunkitzen direnean
hitzaren oihartzuna lanbro malinaren
sakonean desiratzen baita.
XVIII
beranduegi dun maitea loak hartzeko
zeruen arrosak ilusioa hazten duen
ordu minbera honetan eta urtxoak
teilatu hegietan amore grisak mokoz
zitzikatzen ari ditun maitea
beranduegi dun loak hartzeko.
garaizegi dun laztan suaz erretzeko
utz dezagun geroa itsasoraino
hedatzen euriaren ahuspean edo
haize hegoaren hatsaz gure bihotzak
gozatzen malkoaren ordez dedin
elurraren gutizia orotan zabal.
XIX
ura lehortu zenean haragiaren arkaitzetan
errearen usainaz jantzi ziren aireak
zoriontsu ginen ondarrean
ezpainak hauts eskuak hauts
munduaren ankerra hauts
mineral bihikatu genituen haizeak
desertuetako isiltasunetan barreiatzeko
ura lehortu zenean haragiaren arkaitzetan
errauts nintzelarik sekulako
maitemindu nindunan.
blues.