Aurkibidea
Askatasuna nahi zuen herrikoak ginen
Biharra lasai dabil itsas zabalean
Bitoriano gandiaga arantzazuko zerua
Bitoriano gandiaga arantzazuko etxearen
Bizitzaren gaxura edaten genuen
Denbora asko behar da ulertzeko
Elurra egin zuen goiz haren bezperan
Eskua hartu didan erantzun zilarrez
Ez dago estatistika baliodunik
Gailurrak pasagaitzak direnetan
Hotzegia da hiriburuko kaiertzea
Larrazkeneko haize hegoen hats epelen
Memento homo quia pulvis es et in pulverem revertis non omnis moriar credo
Noiztenka bizitzeak energia oro
Nola idatziko dugu geroaren argia
Odol-belharren sahets lehorretan
Oraindik nabil Du Bellay plazan
Ordu honetarik aintzina automata moduan
Sartaldetik datozen hedoien artetik
Urradura aintzineko karkara ederren
Urrutizkin grisaren urruneko mugetan
Urmael geldoetan urtzen da hitza
Utziko ditugu bihotzetan preso
Aurkibidea
Askatasuna nahi zuen herrikoak ginen
Biharra lasai dabil itsas zabalean
Bitoriano gandiaga arantzazuko zerua
Bitoriano gandiaga arantzazuko etxearen
Bizitzaren gaxura edaten genuen
Denbora asko behar da ulertzeko
Elurra egin zuen goiz haren bezperan
Eskua hartu didan erantzun zilarrez
Ez dago estatistika baliodunik
Gailurrak pasagaitzak direnetan
Hotzegia da hiriburuko kaiertzea
Larrazkeneko haize hegoen hats epelen
Memento homo quia pulvis es et in pulverem revertis non omnis moriar credo
Noiztenka bizitzeak energia oro
Nola idatziko dugu geroaren argia
Odol-belharren sahets lehorretan
Oraindik nabil Du Bellay plazan
Ordu honetarik aintzina automata moduan
Sartaldetik datozen hedoien artetik
Urradura aintzineko karkara ederren
Urrutizkin grisaren urruneko mugetan
Urmael geldoetan urtzen da hitza
Utziko ditugu bihotzetan preso
Heldu beharko genuke sahetsean dugun eskua
tinkatzera urean bezala behatzetan
urtzera behin betiko ahurrean galtzera
izenik gabeko hitzak paperean lerrokatzeko
zeruaren apala
euriaren eroria irudikatzeko
nekadura erraldoiaren muga hedoitsuetan.
heldu beharko genuke enkre beltz berdinean
luma larrutuak bustitzera izenik gabeko
hitzek urean bezala ardiets dezaten areekin
higatuen leguna
itsasoaren balaka samurra
isiltasunaren garratza
jabegotik behin betiko urruntzearren.
izenik gabeko hitzekin hik eta nik lau min
zazpi eresi
hameka solas ezti dagoeneko hilotz bihotza
oraindik basamortuetan ibiltzen
harresi amoltsuetarik ortzaiza kolorezta
lezakeen argirik agertuko denez
galdezka
izenik gabeko hitzekin
enkre berdinaz idaztera heldu beharko
genikeen,