hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

ilunak lo zegoena esnatu zuen eta pixkanaka gauza guztien betazalak arrokenak sakanarenak lizarrenak zabaltzen hasi ziren driade zuriaren kimuekin batera eta harkaitzetan itsaslabarretan zerua deitzen diogun garezur urdinean ilunak ahaztutako kondairak bilatu zituen jainkosa zahar eta berriak lurpetik atera eta hizkuntza tantaka isurtzen deskonposatzen hasi zenean islandiako herri ezkutua bidegurutzetan elkartu zen igitaia eskuetan begiak barrurantz ilunerantz biratuta eta pixkanaka eta kondairak eta haratago eta honatago hezurrak haragiz bete eta otso bilakatu ziren ahots batek hartu zituen ilargi-paisaiak eta arrokak eta sakanak eta hizkuntza tantaka isurtzen ari zenean izaki ezkutuek urki zurien sustraiak irentsi zituzten beren burua lurperatu zuten eta berriz jaio ziren berriz loratuko dira desertuak ilunak lo zegoena esnatu zuen eta erraldoiek mortsek desagertutako glaziar guztiek

 

euri-izpiak hizkuntzaren orein-adarretan

 

begiak ireki zituzten