hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

gauetan ainuriak entzuten zirela diote

ahots batek hartu zituela

ilargi-paisaiak

eta lurraren zain irekietatik

zerbaitek alde egin zuela

 

hezurrekin amets egiten hasi ginen ondoren

ohetik atera eta elurretan oinutsik

ibiltzen ziren gure gorputzak arrastaka

bular-kaiola baten bila

itsasalderantz