hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

labak herria astiro eta emeki

besarkatu zuen egunean

izakia itsasora heldu zen

eta olatu artean basalto-zutabez

inguratuta harea haztakatu zuen

esku beltz batzuk lurraren bihotz beltzean

iragan bila

 

gauerdiko eguzkiaren arrastoa

hezurdura morantzetan pausatu zen

eta emakume bat edo otso bat

oroitzapen bat izan zitekeen itzalak

begiak itxi eta kanta bat abestu zuen

eskari bat hildako hizkuntza batean

hezurrak haragiz bete eta lurretik

altxatu ziren arte