hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

galdera guztien atzean bada beste galdera bat

sombras de color verde moviéndose en el agua

el mundo que estaba tras el mundo

txikitatik eskatu izan dut desira bera

galdera bera egin nahiz eta hitzek

beste zerbait aditzera eman

y un brillo    suave y azulino

infiltrado de soles y planetas

zer esan nahi du sendatzeak eta zergatik

osatu egiten gara gorputza sendatzen denean

zer da falta zaidana eta ez ote da

hesteak urratzen dizkidan erroitza

la intimidad azul de las entraņas

kanpoan eta barruan dauden

ezin ikusizko biziak munduaren atzean

izarniatzen diren beste munduak

elkarren artean lotzen dituen ataria

en mí las brujas entran sin llamar

lurralde urdin hau ere nire gorputza bezala

arrakalatzen da

su voz es la voz negra de los huesos del mundo