Aurkibidea
hegazkinaren leihotik begiratzen dut
sumendiaren ertzera hurbiltzen gara
eta sumendiak eztanda egin zuenean
galdera guztien atzean bada beste galdera bat
eta gorputzak gehiago ezin duenean
baina nola egin besteari lekua
lurrak eta itsasoak zure gorpua har dezatela
laba eta goroldio soroak zeharkatu genituen
han zeudelako hitz egin dut erraldoiei buruz
einar jónssonen estatua bat izan nahi nuke
errepidea ez da inoiz amaitzen
gauetan ainuriak entzuten zirela diote
munduaren amaieran sua piztu eta eskutik heldu
ilunak lo zegoena esnatu zuen...
begiratzen dugunak begiratzen gaituela esan zenidan
itsas hondoan baso bat esnatzen da
azken egunean soineko zuri bat jantziko dut
lupinu artean besarkatzeko eskatu zenidan
kontatzen dudan guztia gertatu da
betidanik sentitu izan dut altuerek
idatz itzazue zuen hitz kuttunenak

berriz loratuko dira desertuak
urak atzera egin eta zerurantz isuriko da
ur-jauziak izartegian itsasoratuz
sugeak begiak itxiko ditu
eta berriz ireki
otso batek eguzkia
irensten duen bitartean
etxeak glaziarrak gailur urdin
eta izaki guztiak
itsasoan hondoratuko dira
eta berriz loratuko dira desertuak
uraren azpian edo gainean
lurrikara edo sumendi batek abesti batek
irla berri bat konjuratzen duenean
berriz berdatuko dira gure barnean
dardaratzen diren zelaiak eta aintzirak
eta urki zuriek islandiako lautadak
estaliko dituzte urki zurien sustraiek
baso bat berpiztuko dute
lurraren eta izotzaren azpian
onddoen mizelioa magmarekin
betiko
korapilatuta