Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

Itzuliko da zioen

ispilu ondoan eseritako agureak

hitz laburrez

arratseko itzalak

mintzo eta

erreginaren zeldetan

preso zegoela esan arren

tinko

itzuliko da errepikatuz

ahots irmoz

itxaropena gezi odoltsua

gorpu zaharrean gorde nahian

hitz laburrez

alizia itzuliko da!

izen magikoaz

ispiluaren misterioa apurtu asmoz

baina egunak joan eta etorri

agurea agureagoa

lewis carroll gizarajoak

neskatoaren izena

bihotz zaharkituaren bazterretan

gordetzen zuen

ezti putzu baten antzera

patuaren sareetan ainguraturik