Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

Oker genbiltzala edo

karramarroen ikatzezko begiak

jasotzeari ekin genion

zaharregiak ginelakoan

argia irristatzen zitzaigun behatz artetik

gaizki ondutakoari pausoak biderkatzen genizkion

pauso gehiago

horregatik atea itxi

igeri egin

urrutiratu

bat izan zen

agoniarik gabeko haize boladetan

galtzea bezala

horregatik

oker genbiltzala edo

zatiturik antzeman zintudan

leiho horretan begiratu nuen

azken aldian