Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

Gasolindegietako izarrak zirela ederrenak

ez zegoela ezer gauaz haruntzago

ez geniola inori bizitza baino zor

eta bideak irentsi egin gintuen

zein duk karreteren arteko aldea?

zaurietatik ahazturara saltoka ibiltzea?

 

Paradisuak irudikatu aho nazkatuen hatsan

kafesne bero baten promesak lehortu

mahai zikinen egunbarra

manikiekin zabortegietan lokartuz

urrezko kupuladun hiriarekin amestu genian

isilik

hotzak esnatzen gintuen artean

 

Ibilian ibiliz errotu gintuan lanboran

kotxe hodien lanbro ozenean

ibilian ibiliz erre genizkian egunak

ibilian ibiliz

ahaztu zaiguk zer den itzultzea