Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

Bakarrik oheratu ez banintz ere

euria egiten jarraituko zukeen

beraz berdin dio

trikitrixak ez bait dira zutaz kexu

mementu honen edozein odutan

beraz berdin dio

 

hala ere

gaua ez zatekeen gutxiago izerdituko

eta motorrak jo ta ke ari dira

ibaiaren bestaldean

beraz berdin dio

zure izena ahaztu bazaio

nire oparia galdu baduzu soineko beltzaren enkajeetan

 

leihopeak lo daudenez eta jendea begira

berdin dio

kitarra batek esango zukeena

mozkorra igaro ondoen zutaz akordatzea

beraz berdin dio