Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

Igaro al da mendea?

beste hainbat paper

ernai

ziriborratu

ezin jabetu non ezkutatzen diren

bihotzeko sator itsuak

Aski al da saiatzea?

amodioak aipatzea?

espaloian ikusi haut

betiko moduan

eta zulo bat eskatu zionat etorkizunari

sua zerienan orduan ere

hormei

arimak kiskaliz

barrikadetan

Satorrak ezkutatu egiten ditun

trumoia datorrenean

satorrek zerurik ezean

abestiren bat dinate

gaizki ordaindutako memorian

Galeria batetik bestera doan eguzkia bezala

zer gertatuko ote da?

ihesak asmatzean

zer gertatuko ote da?

geu ere satorrak garela

jabetzean