Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

Horbelean igeri oinen zarata pagoen hegalazpian

bi antzar galdu hegoaldetik urruti

hitzegin al genuen amodioaz?

arraun okreak hodei geldoetatik eskegi

ezkutatu al hintunan oinak?

lurraren josturetan irristatuz uraren eskeletoa

bidea makurtuz pausoen izerdian

hire arrastoaren bila?

urteetan neurtu al dun muxu eza?

gerri zinbela maldan behera

hostoek eta hautsek bilakatu izuti

ez diren zelaietan hire arrastoaren bila

aurkitu al hunan nahi hunana?

horbelean igeri eskuak atzera jo

eta ezin hatzeman hostoak baino

lehen ez nekinan orain bai berriz

antzar bat hi bestea ni

aurkitu al dun hegoaldea?