Aurkibidea
ZULOAK
Gau gosetia haustear farola itzalien haurtzaroan
ATERPEAK
Harzack, Harzach, Harzac, Harzak
ARGI ITSUAK
Begi ahituetan bakarrik nagusitzen da
Ez omen dik mendeak lekukorik behar
Gaur ez zeukeagu sapairik non babestu
LARRUARENAK
Gariaren ferekan minutu bat baino ez
Non dago ilargia galdetu zenidan
Horbelean igeri oinen zarata pagoen hegalazpian
Bakarrik oheratu ez banintz ere
Beroa sentitu genuen azken aldian
LABERINTOAK
Gasolindegietako izarrak zirela ederrenak
Etsaiak asmatu burutapenen harian
Gasolinaren mamuekin eztabaidan
Bueltatu zara mugek nora ezean
HURRENGO AINTZIRAK
Aurkibidea
ZULOAK
Gau gosetia haustear farola itzalien haurtzaroan
ATERPEAK
Harzack, Harzach, Harzac, Harzak
ARGI ITSUAK
Begi ahituetan bakarrik nagusitzen da
Ez omen dik mendeak lekukorik behar
Gaur ez zeukeagu sapairik non babestu
LARRUARENAK
Gariaren ferekan minutu bat baino ez
Non dago ilargia galdetu zenidan
Horbelean igeri oinen zarata pagoen hegalazpian
Bakarrik oheratu ez banintz ere
Beroa sentitu genuen azken aldian
LABERINTOAK
Gasolindegietako izarrak zirela ederrenak
Etsaiak asmatu burutapenen harian
Gasolinaren mamuekin eztabaidan
Bueltatu zara mugek nora ezean
HURRENGO AINTZIRAK
Hiriaren maindire loredunak
prostituta zaharren estalpe
bitxi faltsoen kabietan
lorategi urreztatuak erre
ibaiaren promesa dute zubiek igaro
etengabe ezin lokartu harresien jabe
eta bi dantzari isil
aintzinako saloietan
denbora herdoildu al den galde
eta hiriaren erritmoan
bi egun jaio
bi gau irentsi abaniko zulatuek
bi hortzetan eten
danbor ajatuek hotsegindako
hainbat isiltasun heze
hiri zatituaren orbaizeak
dendatzeko neskatxa ubelduak
itotakoen zokoan malko eske