Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

XAKOMA

 

Eremuko mugetan izpiak aspertzen omen

beso lehor batek izkiratutakoa dun

lurrezko idi horiek daramaten golde

urreztatua

arrastaka hurbilduko ditun higana

suge zoratu bihurtuko bait dira orduan

gizonak

ezen hire bakardadea lerro bat

urez idatzia egarriaren astian

gosez margotua ohearen hautsean

kristalezko sagu bihurtuko bait dira orduan

gizonak

hire bularretan ezkutatu nahi

hezetasun diztiratsuaren alde jo

behin

berriro

eta ezin

haragi iheskor bihurtuko bait dira orduan

gizonak