Dena zulo bera zen
Dena zulo bera zen
2025, narrazioa
196 orrialde
978-84-19570-48-2
Azala eta marrazkiak: Arrate Rodriguez
Eider Rodriguez
1977, Orereta
 
2021, nobela
2019, saiakera
2017, narrazioak
2007, narrazioak
2004, narrazioak
Dena zulo bera zen
2025, narrazioa
196 orrialde
978-84-19570-48-2
aurkibidea
 

 

 

eskerrik asko:

 

Saioa Eskamendiri, lurpeko ezagutza nirekin konpartitzeagatik. Oihana Ibargureni, bizitzaren edertasun keinukaria heriotzari zor zaiola erakusteagatik. Iņaki Aldekoari, kafe txar baten erdian bihotza zabaltzeagatik. Fran Mariseri, geldotasunagatik, ur basoarengatik, miniaturetan sinisteagatik. Arrate Rodriguezi, haragi puska hau azalez babesteagatik. Mikele Garrori, bere behatxulotik mundua ikusten uzteagatik. Ander Izagirreri, ispilatze eskuzabalagatik, elkarrizketengatik. Ana Arsuagari, zuloaren inguruan kantatzeagatik. Peru Garrori, naretasunagatik. Susako jendeari, ia inori ardura ez zaizkion gauzez arduratzeagatik. Bernat Fioli, lan zikina eder bilakatzeagatik. Albert Puigduetari, zorroztasunagatik, leuntasunagatik. Nicolas G. Boterori, gonbidapenagatik. Anari Alberdiri, urrunago pentsatzera behartzeagatik. Andrea Genovarti, oinez eta ahoz idazten laguntzeagatik. Maialen Sarasuari, xix. mendetik zuzenean aire kutsatu gabea ekartzeagatik. Valerie Milesi, kimatze finagatik. Maialen Lujanbiori, zarataren barruan isiluneak sortzeagatik. Nire lagun zahar eta berriei, sua bizirik eta sagardoa fresko mantentzeagatik. Umetan ezagutu baina handitan ulertu nuen Oreretako emakume asanbladari, min indibidual hauei kontestua emateko lanean ari diren elkarte eta mugimendu orori, garen holobiontea sentigarriagoa egiteagatik, eskerrik asko.

 

 

Liburu honen puska bat Finestres literatur erresidentziaren babesean idatzi nuen, Saniā Etxean. Gainontzekoa, Irun eta Hendaia artean.