Bihotz handiegia
Bihotz handiegia
2017, narrazioak
160 orrialde
978-84-17051-06-8
Azaleko argazkia: Lander Garro
Eider Rodriguez
1977, Orereta
 
2021, nobela
2019, saiakera
2007, narrazioak
2004, narrazioak
Bihotz handiegia
2017, narrazioak
160 orrialde
978-84-17051-06-8
aurkibidea
 
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez, 2017

Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.

      Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.

      Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten.

bideoak:
Artefaktua (2018-02-09)
ZuZeu (2017-11-17)
ZuZeu (2017-11-17)
Hitzen Uberan (2017-11-16)
Hitzen Uberan (2017-11-16)
kritikak:
Borroka, frustrazio eta iraultza isilak, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2017-12-02
«Bilduman zehar, trebetasun handiz deskribatzen ditu Rodriguezek bikote zein familia harremanen egunerokotasunaren parte diren borroka, frustrazio eta iraultza isilak».
Isileko entziklopedia emozionala, Joannes Jauregi, Berria, 2017-12-03
«Esku artean dugun hau egilearen ipuingintzaren alerik finena da, bere ibilbidearen kateari tinko eutsi eta distira ateratzen diona. Ea hurrengo katebegiak zer dakarkigun».
Deserrotuak, Javier Rojo, El Correo, 2017-12-09
«Narrazio hauek erakusten dute egunerokotasunean saretuta geratu den gizaki modernoa, balentria handiak egin behar ez dituen gizakia, zorionaren itxura batean bizi izanda ere, bakarrik eta deserroturik dagoen gizajoa besterik ez dela».
Etxe kantoietako hatsa, Amaia Alvarez Uria, Argia, 2017-12-31
«Emakumeak dira protagonista guztiak eta haien begietatik ikusiko ditugu inguratzen dituzten munduak. Kosmos txikiok gehienetan lau pareta izango dituzte, hortaz, etxe desberdinetan sartuko gara eta bertan ikuspegi argi eta maratza izango dugu».
Bihotz handiegia, Alaitz Andreu Eizagirre, Aizu!, 2018-01
«Sei kontakizun bitxi, ohiko, erreal eta irreal aurkituko ditu irakurleak, zein baino zein latzagoa, Rodriguezen idazkera zehatz, gordin eta zoragarriak gidatuta».
Ongizatearen arrakalak, Hasier Rekondo, Deia, 2018-04-07
«Gure kontraesan moralez, filosofikoez eta bizirauteko beharrak eraiki ondoezaz tentuz eta handinahirik gabe narratzeko gai dela erakusteaz gain, haren literaturak badu gorentasun eta gardentasun literariorik. ».
Talentu handiegia, Katixa Agirre, 111 aldizkaria, 2018-07
«Eider Rodriguez euskal letren Olinpoko ipuingilerik onena ote da? Nik baietz diot. Eta ez hori bakarrik. Kontrakoa dioenarekin dueluan aritzeko prest nago, nik aukeratutako armekin, jakina».
Bihotz handiegia, Txema Arinas, uberan.eus, 2018-09-06
«Emaitza, oro har, ezin asebetegarriagoa begitandu zait intimitatearen literatura maite dugunontzat, hau da, errealitatearen xehetasunetan zein borroka txikietan azaltzen diren epopeia tragikomikoak atsegin ditugunontzat, sotila eguneroko gauza txikietan dagoela uste dugunontzat».
Padura, Eneko Barberena, goiena.eus, 2020-03-19
«Liburu hezearen traza hartzen diot ere Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia ipuin liburu ederrari. Itsaskorra. Hendaia padura zen, padura da eta badirudi padura izango dela. Ipuinetako pertsonaiak, hezur-haragizko pertsonen antzera, plisti-plasta ari dira mugaldean».