kritikak:
Biluztasuna, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2007-12-28
«Norberaren sufrimendutik besteenera joatea komeni den arren, gutxitan egiten da halako ariketarik. Nor bere baitako oinazearekin jartzen da bizitzen, kanpokoari begira gabe».
Azala eta mamia, Mikel Ayerbe,
Berria, 2008-01-06
«Estiloan datza ipuin bilduma honen lorpen nagusia. Narratzaileak labana batez ebakitzen ditu pertsonaia, gertaera edota giro bat benetan nolakoa den erakusteko esaldiak, eta egoeren estutze horri narrazio osoan eusten dio».
Haragia, M. Egimendi,
Aizu!, 2008-01-09
«Amaieran halako sentsazio gazi-gozo batekin geratzen da irakurlea, pertsonaiak enpatiaz tratatzeko gai bada, behintzat. Gazia, edo mikatza, kontatzen den istorioak gutxienez ere ezinegona sortzen diolako; eta gozoa, dotore kontatutako narrazioa irakurri berri duelako».
Haragia, Goizalde Landabaso,
Radio Euskadi, 2008-01-20
«Garratzak dira kontakizunak; zauriari gatza botatzea egilearen bide bakarra dela dirudi. Eta halako batean samurtasunak jota sueten antzekoa eskaintzen du. Baina egokitzen hasten zarenean, lasaitzen hasterakoan deserosotasuna ematen dizu».
Haragia, Iratxe Retolaza,
Sareinak, 2008-02-04
«Eider Rodriguezek informazioa dosi txiki eta neurtuetan emanez eta pertsonaia ugariren egoerak gorpuztuz mundu-ikuskera baten berri eman digu, geurean uste baino errotuago dena, gugan ere uste baino errotuago dena».
Ibai estali bat, Aritz Galarraga,
Gara, 2008-02-09
«Eider Rodriguezen bigarren narrazio bilduma den honetatik, beste kontu bat egin zait aipagarri, eta eskertzekoa oso: gaur egungo bizimoduaren erretratu gordina egin duela, erabilitako tonuagatik ikuspegi kritiko bat azaleratzen duena».
Haragiaren komunikazioa, Jon Kortazar,
El País, 2008-02-25
«Ertzaren, mugaren indarra garbian uzteko Eider Rodriguezek isiltasunari nagusitasuna eman dio. Bere idazkera elipsiaren idazkera da. Pertsonaiek izena besterik ez dute, baina estiloan kenduaren kenduaz geratzen den sentsazioak biluztasunaren zirrara ekartzen du».
Haragia, Asier Sarasua,
Eibartik, 2014-03-05
«Kasualitatez, ia jarraian irakurri ditut Alice Munro eta Eider Rodriguez, eta esango nuke nolabaiteko antzekotasunak daudela bataren eta bestearen artean. Ipuinak planteatu eta garatzeko orduan, istorioak aukeratzeko orduan, egoerak eta sentimenduak hain aratz azaleratzeko orduan».