Hariak
Hariak
2018, nobela
352 orrialde
978-84-17051-19-8
azala: Lander Garro
Yoseba Peña
1977, Sodupe
 
2012, nobela
 
Hariak
Yoseba Peña, 2018

Aita aberatsaren nahiaren kontra, Zarautzera ezkonduko da Irene, eta hantxe biziko du 36ko gerraren aurreko giro nahasia. Jeltzaleak eta karlistak mokoka, atxiloketak, grebak, ika-mikak udatiarrekin, bonbaren bat, gosea, politikarien hilketak gero eta gertuago. Gerra herrira iristen denean, atzeguardia ere ez dela erraza ikasiko du.

      50eko hamarkada bukaeran, oihartzun urrun bat da gerra Xexilirentzat. Diktadurak sorgortuta, irabazleen familian hezia, jostun lanetan laguntzen dio amonari. Han eta hemen entzundakoekin joango da osatzen gerrak kendu zionaren haria, eta senarrarekin eta ahizparekin ezagutuko du beste mundu baten aukera.

      Txiki fusilatzekotan direla panfletoak banatzea izango da Olatzen aurreneko ekintza politikoa. Handik gutxira hilko dute herrian Txerrimutur guardia zibilen burua. Tortura, ihesaldia, tiroketa, hilketa, kartzela ohiko hitz bihurtuko zaizkio ordutik aurrera.

      Euskal Herriaren berrogeita hamar urteko historiari erreparatu dio Yoseba Peñak nobela honetan. Hiru belaunalditako emakumeen bidez, memoriaren transmisioan, justizian, kulpan arakatu du idazleak.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2018-12-23)
bideoak:
Artefaktua (2019-05-03)
Hitzen Uberan (2018-10-30)
Hitzen Uberan (2018-10-30)
Hitzen Uberan (2018-10-30)
Hitzen Uberan (2018-10-30)
kritikak:
Mendean egoteaz, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2018-12-01
«Nobelan protagonistak izan arren, historian (eta ez istorioan) duten protagonismoa bigarren maila batean geratzen da. Historia egin barik, historia pairatzen dute eta pairatze hau hirukoitza da, euskaldun abertzaleak, maila ekonomiko apalekoak eta emakumeak diren aldetik».
Ahotsak ikusaraztea, Iratxe Esparza, Gara, 2018-12-29
«Liiburuak gogorarazten digu gatazketan, eremu publikoan nahiz pribatuan, emakumeek biolentzia politikoa pairatzen dutela eta, era berean, bidegabekerien aurrean ez direla sumisoak».
Itziarren alabak, Joannes Jauregi, Berria, 2019-01-20
«Nago nobelak ez duela bete-betean asmatu kontaerarekin. Egileak hasieratik eginiko hautu estilistiko batzuk, oro har kontaerari eta narratzailearen ahotsari dagozkionak, aski zalantzazkoak iruditzen zaizkit».
Hariak, Igor Elordui Etxebarria, Aizu!, 2019-09
«Fikzioa den arren, memoria ariketa bat egin du Yoseba Peñak, hain beharrezkoak zaizkigun garaiotan, Euskal Herriko azken 50 urteko barne historia baten bidez. ».