Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da nobela honetako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotoz mintzo den sasijakintsu hastiagarria. Trapitxeroak heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak jaulkiko ditu: Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.
Yoseba Peñaren lehendabiziko nobelak gaur egungo deskalabru baten malur eta okerrak eszenifikatzen ditu, tragedia klasikoetan bezalaxe sustatzaile darabiltzala bortizkeria, iruzurra, saldukeria, krimena.