Poesia kaiera
Poesia kaiera
Kamala Das
itzulpena: Joxe Mari Berasategi
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-67-3
Kamala Das
1934-2009
 
 

 

Feminista baten auhena

 

Emakume ideala, zioten, masokista bat

baino ez zen. Umetatik trebatua

koldarkeriaren galtzak azalera itsatsita

eramateko, trebatua inerte etzanda egoteko

ar baten azpian, zeina emandako hitzez

behartuta baitago hura elikatu eta janztera,

hari 1.000 oin karratuko apartamentu bat

erostera, ganbara batekin urte

iragankorren hondakinak gordetzeko.

Ni ez nintzen sekula izan amets ideal hori,

eta hark ez zidan erosi apartamenturik.

Alargun eta diabetiko,

kuia mingots bat bezala zimurtuz,

jada heriotzak ere ezin nazake perfekzionatu.

Azken-azkenean, zertarako

balio izan zuen adoreak?

Phoolan dacoit erregina ere,

azkenean, armak utzi eta astean

behingo orgasmoetara jarri zen.

 

A Feminist’s Lament

An ideal woman, they said, was but / a masochist. Trained from infancy / to wear the flannels of cowardice / next to her skin, trained to lie inert / under a male, committed by vows / to feed her, clothe her and buy for her / the 1000 sq. ft. flat with a loft / for storing the debris of passing years. / I was never that ideal dream. Nor / did he buy the flat for me. / Widowed and diabetic / wrinkling like a bitter gourd / not even death can perfect me now. / What was courage worth / at the very end? / Even Phoolan the dacoit queen / finally threw down her guns / to settle for weekly orgasms.