Poesia kaiera
Poesia kaiera
Kamala Das
itzulpena: Joxe Mari Berasategi
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-67-3
Kamala Das
1934-2009
 
 

 

Egunen batean

 

Egunen batean joan egingo naiz, joan, goizeko teaz,

atalondoetatik jaurti maitasun eleez eta,

jakina, zure desira akituaz inguruan eraiki didazun

pipiletik. Egunen batean hegoak haziko zaizkit,

hara eta hona hegaldatuko naiz, petaloak maiz

hegaldatzen diren moduan airean libre direnean, eta zuk,

maitea, zuztar baten geldikina baino ez, atzean

geratu behar duzu, harrotasunik bage, ohe bikoitzetan

etzanda bihotz minez. Baina, egunen batean itzuliko naiz,

ia dena galduta, haizeak, eguzkiak eta euriak kolpatuta,

zoriontasun suharrak kolpatuegi beste txango bat

edo beste xarmaldi bat edo askatasuna nahi izateko,

eta egunen batean nire mundua haragigabetuta,

zaingabetuta, odolgabetuta ikusiko dut,

eskeleto huts; orduan, begiak itxiko ditut eta

abaro egin, beste inon ez bada,

hemen, zure mespretxu ezagunen habian…

 

I Shall Some Day

I shall some day leave, leave the cocoon / You built around me with morning tea, / Love-words flung from doorways and of course / Your tired lust. I shall someday take / Wings, fly around, as often petals / Do when free in air, and you dear one, / Just the sad remnant of a root, must / Lie behind, sans pride, on double-beds / And grieve. But, I shall someday return, losing / Nearly all, hurt by wind, sun and rain, / Too hurt by fierce happiness to want / A further jaunt or a further spell / Of freedom, and I shall someday see / My world, de-fleshed, de-veined, de-blooded, / Just a skeletal thing, then shut my / Eyes and take refuge, if nowhere else, / Here in your nest of familiar scorn...