Poesia kaiera
Poesia kaiera
Kamala Das
itzulpena: Joxe Mari Berasategi
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-67-3
Kamala Das
1934-2009
 
 

 

Jaisurya

 

Berriz ere euri garaia zen, eta goroldio joria

ekzema bezala hedatzen zen

negarra zerion zuhaitz bakoitzean; eta lur urtsuaren azpitik

zizare gizenak azaleratzen ziren euripean

lehertzera. Euria ari zuen nire semea jaio zen

egunean, zehar euri bat erditze minarekin batera

hasi eta hasperenka, auhenka, orroka lagundu zidana

nik intziri egiten nuenean, halako moldez,

non irriņo batez uzten bainion kexatzeari haren

oinazea entzuteko. Orduan sentitu nuen soilik

berekoiek zituztela beldurrak, soilik ez txeratsuek

sentitzen zutela mina, eta orduan lehen

odol tindua beste goiz alba bat iruditu zitzaidan.

Tarte batez, ni ere lurra nintzen. Nigan hazia

isilik zegoen, nola haur bat umetokiak

bare egotz dezan itxaroten. Hori zen, beraz, nire patua.

Sar zaitez itxarongelan, egin nuen behin oihu,

bihotza hutsik izan nuen batean; bete

hutsunea, arrotz, bete ume batekin.

Inportantea ez da maitasuna, odola parrandara

daroana, ezta gizona ere, bere irritsaren marka

zugan jarri eta azal zaharra mudatzen baitu besarkada

bakoitzaren amaian. Inporta duen bakarra

da tximista eta euripean onddo pozoitsu gisa

sortzen ari dena; umetokiko inarrosaldi

leuna; hazten ari den fetua; zeren, inporta

duten bakarrak ur bazterrera ekarritako altxorrak

baitira, ez haiek ekarri zituzten marea urdin luzeak.

Atertu zuenean, argia jada alai gure kasuarinaren

hostoetan, arratsaldea hasi berria zen. Eta orduan,

argiari auhenka etorri zen, hain eder, argi izpi bat

bultzaka sartua argi hilean. Gero nigana altxatu zuten

Jaisurya harroa, nire semea, iluntasunetik bereizia,

iluntasun bat nirea eta nigan zegoena; ezagutu dudana,

bizi izan dudana; zaharrak gerora erabiltzeko hitzak

zorroztera esertzen diren geletako iluntasuna;

umetoki antzuetako iluntasuna; eta zekenak

txanpon herdoilduak gordetzen dituen eltzeitsukoa.

Ilargirik gabeko gau baten lohitik jaio zen

Jaisurya, nire semea, nola jaiotzen den

gaizkitik ongia eta gauetik

urrezko eguna, eguzkiz blai.

 

Jaisurya

It was again the time of rain and on / Every weeping tree, the lush moss spread like / Eczema, and from beneath the swashy / Earth the fat worms surfaced to explode / Under rain. It rained on the day my son / Was born, a slanting rain that began with / The first labour pain and kept me / Company, sighing, wailing, and roaring / When I groaned so that I smiled and stopped my / Plaints to hear its grief. I felt then that / Only the selfish had fears, that only / The unloving felt pain and then the first / Tinge of blood seemed like another dawn / Breaking. For a while I too was earth. / In me the seed was silent, waiting as / A baby does, for the womb’s quiet / Expulsion. This then was my destiny. / Walk into the waiting room, I had cried, / When once my heart was vacant, fill the / Emptiness, stranger, fill it with a child. / Love is not important, that makes the blood / Carouse, nor the man who brands you with his / Lust, but is shed as slough at end of each / Embrace. Only that matters which forms as / Toadstool under lightning and rain, the soft / Stir in womb, the foetus growing, for, / Only the treasures matter that were washed / Ashore, not the long blue tides that washed them / In. When rain stopped and the light was gay on our / Casuarina leaves, it was early / Afternoon. And, then, wailing into light / He came, so fair, a streak of light thrust / Into the faded light. They raised him / To me then, proud Jaisurya, my son / Separated from darkness that was mine / And in me. The darkness I have known, / Lived with. The darkness of rooms where the old / Sit, sharpening words for future use, / The darkness of sterile wombs and that of / The miser’s pot, with the mildew on his coins. / Out of the mire of a moonless night was / He born, Jaisurya, my son, as out of / The wrong is born the right and out of night / The sun-drenched golden day.