Poesia kaiera
Poesia kaiera
Kamala Das
itzulpena: Joxe Mari Berasategi
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-67-3
Kamala Das
1934-2009
 
 

 

Eguzki katua

 

Haiek egin zioten hau, ezagutzen zuten gizonek; berak

maite zuen gizonak, zeinak ez baitzuen aski maite, berekoia

eta koldarra izaki; ez maitatu ez erabili egiten zuen

senar begiluze ankerrak; eta berak zinikoen bandara jo zuen,

haien paparrei helduka, non ernetzen baitzitzaien

ile berria gau tximeleta hegalandien gisan,

aurpegia haien usainetan eta irrits gazteetan hondoratuz,

ahanzteko, ahanzteko, oi, ahanzteko; eta haiek, haietako

bakoitzak, esaten zuen: ez dut maitatzen, ezin dut maitatu,

berez ez naiz maitatzekoa, baina adeitsua izan ninteke zurekin…

Eta utzi zioten lerratzen zentzunaren kabiletatik

malkoz bigundutako ohe batera, eta han zetzan negarrez,

loa alferrikakoa baitzen jada. Malkozko murruak altxatuko ditut,

esan zuen, haien artean zerratzeko. Senarrak goizero

zerratzen zuen, liburu gela batean giltzapetzen,

eguzki errainu bat ate ondoan zetzala nola katu hori bat,

konpainia egiteko; baina laster negua heldu zen,

eta egun batean, giltzapetzen ari zela,

senarra ohartu zen eguzki katua lerro bat baino

ez zela, ile bat bezain mehea, eta iluntzean,

ateratzera itzuli zenean, emakume hotz bat zen,

erdi hila, jada guztiz baliogabea gizonentzat.

 

The Sunshine Cat

They did this to her, the men who knew her, the man / She loved, who loved her not enough, being selfish / And a coward, the husband who neither loved nor / Used her, but was a ruthless watcher, and the band / Of cynics she turned to, clinging to their chests where / New hair sprouted like great-winged moths, burrowing her / Face into their smells and their young lusts to forget, / To forget, oh, to forget... and, they said, each of / Them, I do not love, I cannot love, it is not / In my nature to love, but I can be kind to you... / They let her slide from pegs of sanity into / A bed made soft with tears and she lay there weeping, / For sleep had lost its use; I shall build walls with tears, / She said, walls to shut me in... Her husband shut her / In, every morning; locked her in a room of books / With a streak of sunshine lying near the door, like / A yellow cat, to keep her company, but soon, / Winter came and one day while locking her in, he / Noticed that the cat of sunshine was only a / Line, a hair-thin line, and in the evening when / He returned to take her out, she was a cold and / Half-dead woman, now of no use at all to men.