Poesia kaiera
Poesia kaiera
Kamala Das
itzulpena: Joxe Mari Berasategi
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-67-3
Kamala Das
1934-2009
 
 

 

Bizitza baino handiagoa zen

 

Biziek, azkenean, hilak gainditu

behar dituzte, eta haiek baino

luzaroago bizi sosegu neurritsuan.

Hogei asteren buruan, nire penak

erru sentimendu arin bati eman zion bide:

hamabost urte edo gehiagoz

ez nintzen etzan haren kontra

egunsentiko lo arinean.

Emazte aseek egiten zuten moduan,

desiratik urrun zedin saiatu nintzen;

nire zelibatua hazitako ibai bat bezala

isurtzen zen gure gelako ohe bikien artean.

Ez dago oroitzapen xarmagarririk,

ez buruan iltzatu esaldi txeratsurik:

inoiz ez zen izan senar-emazte lotura bat.

Hain ginen bikote desparekatua!

Hala ere, bazeuden abantailak, onartzen dut;

hura libre zen ustiatzeko eta ni libre nintzen

ustiatua izateko. Bakean geunden

jostatzen ginen joko orotan.

Sita izan nintekeen haren Ramarentzat

aukera erdi bat eman izan balitzait.

Hiru seme hazi nituen; lanpetuegi

zebilen haiek handitzen ikusteko,

baina hark jartzen zuen aitaren aurpegi

margula, halakotzat ezagutzen ziotena.

Harena zen ilunabarrean hartxintxarretan

entzuten zen ibili astuna.

Bulegoko dokumentuak arakatzen

aritzen zen harik eta afaria hoztu, umeak mahaitik

altxatu eta lotara joaten ziren arte.

Ez dut gogoan inoiz film, antzezlan edo

kontzerturen batera eraman gintuenik,

edo txantxaren bat partekatu izana.

Kutxa gotor bat bezalakoa zen,

altzairu hotz itxia,

edo jabeak soilik ireki lezakeen

artxibategi baten gisakoa.

Une batez ere ez nintzen izan haren jabe.

Ondo egindako ohe lan batzuek soilik

lotu zuten nirekin.

Sentimenduen sujeta inoiz ez zen

ateratzen gure etxean, nahiz eta

luzaro iraun zuen gai gisa

gauak eta biok elkar hartuta

sortzen genituen ipuinetarako.

Haren falta sumatzen dudan?

Jakina, bizitza baino handiagoa

baitzen. Falta dut haren ahots zakarra

erretiluak igortzen, eskuizkribuak etsipenez

estuturik nola ama ezkongabeek

beren haur ez legitimoak.

Falta dut eguneroko postan egiten zidan

zentsura, telefono dei bakoitza ikertu beharra

eta haren zaintzaren isolamendua.

 

Larger than Life Was He

The living must ultimately / triumph over the dead / and outlive them in moderate calm, / In twenty weeks / my grief gave way to faint stirrings of guilt. / In the gauzy sleep of dawn / I had not lain against him / for fifteen years or more / I had tried as satiated wives did / to wean him off desire / My celibacy flowed like a river in spate / between the twin beds in our room / There are no memories that enthral, / no fond phrase capsuled in thought, / It was never a husband and wife bond. / We were such a mismated pair, / Yet there were advantages, I admit / he was free to exploit and I was free / to be exploited. / We were quits at every game we played / I could have been Sita to his Rama / had I been given half a chance. / I reared three sons, / he was too busy to watch them grow / but he it was who wore the faded face / that they recognised as their father’s. / His was the heavy tread / heard on the gravel at dusk / He peered into his office files / till the supper turned cold / and the children got up to sleep / I cannot recollect a film / a play or a concert he took us to / or a joke which together we shared. / He was like a bank locker / steely cold and shut / or a filing cabinet that / only its owner could unlock / Not for a moment did I own him. / Only a few bed-bound chores / executed well, tethered him to me. / Emotion was never a topic / brought up in our home / although for long it remained / as grist for the tales that the night / and I, combined, produced. / Do I miss him? / Of course, I do, for larger than life / was he. I miss that brusque voice / sending out the trays / hugging their manuscripts / meekly as unwed mothers did / their illegitimate offspring / I miss his censoring my daily mail / his screening each phone call / and the insulation of his care.