Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Euriaren orduan

 

Kometa zahar urratuak lokarrietatik zintzilik daude

zuhaitz biluzietan, eta telegrafoaren kordek

kirrinka egiten dute haizean. Bat-batean,

euria indartsu erori da, eta fruta saltzaile gazteak

aterki beltz handi bat ireki du fruta-gurdiaren gainean

laranjak babesteko. Lehia hori,

laranja urrekaren eta aterki beltzaren artekoa,

euriaren zaratari gehitu zaio, eta aberatsagoa da

munduaren edertasun ilun eta esplikaezina.