Bigarren etorrera
Badatoz gauean, lerro urrun batean, erailak;
ingurura begiratu dute; giltzak probatu dituzte; atea ireki dute;
etxean sartu dira; itzalean bilatu dute; ez dute ezer aurkitu.
Ohe azpian zaude. Ohe hura
gainean etzateko zen, eta orain
bizkarrean daramazu. Eta errezelen atzean
altxatu da leihoaren itzal gurutziltzatua.
Hilek jada ez dakite, inondik ere, zergatik hil ziren.