Bere lanarekin bakarrik
Gau osoa eman du bakarrik trostan, haserre bizian, errukirik gabe joz
zaldiaren saihetsak. Zain izango zituen —esaten zen—, hutsik gabe,
handia zen beharra. Egunsentian, iritsi zenean,
ez zuen inor zain, ez zegoen inor. Bazter guztietara begiratu zuen.
Etxe hutsak, zarratuak. Lo zeuden.
Ondoan, zaldia entzun zuen, arnasestuka —
aparra zuen ahoan, zauriak saihetsean,
bizkarra ere larrutua.
Zaldia lepotik besarkatu zuen, eta negarrez hasi zen.
Zaldiaren begiak, handi, ilun, hil-minetan,
bi dorre ziren, bere-bereak, urrunak, leku euritsuren batean.