Nekearen aldiak
Trenaren ke barea iluntze gorrikaran.
Emakume zaharra eserita dago atean, kanario-kaiola batekin;
Santa Barbararen eskaileretako itsuaren akordeoiari adi dago.
Ez genuen aitzakiarik gaurko,
ezta biharko ere. Izenak
ez zitzaizkien gauzei egokitzen gehiago.
Jaberik gabeko zakurrak alderrai dabiltza auzunean. Iluntzean
gizendu eta makurtu egiten dira etxeak eta zuhaitzak eta pertsonak
neke jasanezinen baten pean. Duela 50 urte, neke berak
sorbalda bakarrean altxa zezakeen
tximeleta txiki bat.