Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Emakume menderakaitza

 

Urdina ez —dio—, gorria da zerua,

eta tanto horixkak ditu. Hala dio. Eskua jaso du;

apaletik plater gorria hartu, sagarra zatitu,

sagarra eta platera leihotik jaurti,

eta zutik geratu da bestaldean, ispiluan, eta orraztu egin da,

zapata gorri, adats berde, bular urdin,

labana hortzetan, brida irudi,

prest ispilura jauzi egiteko, zaldi gorri eta guzti.

Eta haren zurdak distira egin du ispiluaren sakoneko imintzioan.