Chomonkyoko arroila neguan
Chomonkyoko arroilan behera bazihoan ura.
Egun hotz-hotza zen.
Jatetxe batean nengoen.
Kopa bat ari nintzen edaten.
Ni beste
inor ez zegoen.
Ura, arima balu bezala,
isuri eta isuri jarioan ari zen.
Mandarina antzeko arrastiriko eguzkiak
halako batean zubiko kalostra argiztatu zuen.
Ai! Une hori horrela agitu zen:
egun hotz-hotza zen.