Portu-hiriko udazkena
Harresian eguzki-printzak distiratsu,
udazkeneko ortzia ederra baino ederragoa da.
Harako portuan ikusten diren haiek,
barraskilo adarrak ote?
Kalean, jendea pipa garbitzen.
Teilak nagiak ateratzen,
eta ortzia erdibitu egiten da.
Funtzionarioek gaur jai dute eta txabusina lodia soinean.
“Berriz jaioko banintz…”
kantari marinela.
“Eta kulunka-kulunka...”
kantari amona xaharra.
Portu-hiriko udazkeneko eguna,
eromen otzana.
Bizitzak jarlekurik gabe
utzi ninduen eguna.