Gutunei koblak
Gutunik gabe astelehena, iragan zen
nahiko triste.
Asteartea, asteazkena, ez nuen izan
albiste.
Ostegunean, ostiralean, larunbatean,
igandez,
ez da gutunik batere iritsi, ez egunez
eta ez gauez.
Harorik haro doa denbora, ez du lehen ez
azkenik.
Galderak egin nituen baina, ez dut jaso
erantzunik.
Udazkenean aldegin eta, udaberrian
itzuli,
nork daki nondik nora doazen, hainbeste
xori migrari.
Ustekabeko xori migrari, iritsi dira
gutunak.
Ihazko galdera haientzako, heldu dira
erantzunak.
Baina berritu dira haroak, eta zahartu
galderak.
Gutuna iritsi baino lehenago, erantzun ditu
denborak.
Orain galdera berriak ditut, hegats arinez
hor doaz.
Hurrengo urtaroarekin ea, itzultzen diren
menturaz.
w1993
Musika: Ruper Ordorika